
"Obabakoak" euskal literaturaren historian libururik ezagunena izan da Euskal Herritik kanpo, jadanik hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan delarik. Landa munduan girotutako ipuin bilduma da, errealismo magikoaren eragin nabariarekin eta literatura unibertsalari egindako milaka keinu inertestual baliatuz. Zenbait kritikarik neorruralismoa deituriko korrontearen barruan kokatu dute.
Bernardo Atxaga asteasuarrak 1988an kaleratu zuen lehen aldiz Erein argitaletxearen bidez. Lan honi esker, hurrengo urtean Espainiako Sari Nazionala eman zioten, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea izatera iritsiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario