sábado, 18 de octubre de 2008

1984 *george orwell



XX. mendearen lehen erdian idatzitako antiutopia (edo distopia) ospetsuena dugu 1984 eleberria. Estatu
nonahikoak nahitaez betearazten dizkie legeak eta arauak alderdi totalitarioko kideei, doktrinamenduaren,
propagandaren, beldurraren eta zigor kupidagabearen bitartez. Eleberri honek eman zien sarbidea gerora hain
ezagun bihurtutako hainbat kontzepturi, hala nola diren Anaia Handia, 101. gela, pentsamenduaren polizia eta
hizketa berria, hots, ingelesaren egokitzapen bat, lexikoa murriztu eta eraldatzen duena -hizkuntzan ez
dagoenik ezin da pentsatu-. Hainbaten iritziz, agerikoak dira egungo gizartearen eta 1984koaren arteko
antzekotasunak, eta hala esaten da jadanik gizarte orwelliarrean bizi garela, jokabide totalitario eta
zapaltzaileak gauzatzen direneko gizartean, alegia. Egundokoa izan da, alde horretatik, eleberriak gaur egunera
arte izandako eragina, Aldous Huxley-ren Bai mundu berria edo Ray Bradbury-ren Farenheit 451 eleberrien
adinakoa edo baita, ziurrenik, handiagoa ere.
Winston Smith dugu pertsonaia nagusia (Winston izena Winston Churchill-ekin dago lotua eta Smith
deitura, berriz, deiturarik arruntena da ingelesen artean). Winstonek Egiaren Ministerioan egiten du lan (lau dira
Ministerioak: Egiarena, Maitasunarena, Bakearena eta Oparotasunarena), eta haren egitekoa Historia etengabe
berridaztea eta heroiak asmatzea da. Londresen bizi da balizko 1984. urtean. Garai hartan hiru
superpotentziatan dago banatua mundua: Eurasia (neoboltxebismoa), Ekialdeko Asia (heriotzaren adorazioa) eta
Ingsoc (“sozialismo ingelesa”).
Haren existentzia bera zalantzazkoa izanik ere, Anaia Handia da buruzagi bakarra, gizartearen begiralea,
jainkoa eta epaile gorena. Berak haragitzen ditu Alderdiaren idealak, alderdi bakar eta ahalguztidunarenak,
etengabe begira baitago eta haren kide izan behar baitute pertsona guztiek, proletarioek izan ezik, horiek ez
baitute eskubiderik ere eta Poliziak ez baititu ia begiratu ere egiten: aukera ematen zaie askatasun intelektuala
izateko, ez baitute intelektorik ere".
Hiru urte emango ditu ministerio horretan lanean eta jabetzen da egiten duen lana bere gobernuaren
fartsa handiaren zati bat besterik ez dela. Hala, neska gazte errebelde batekin maitemindu eta ahal bezala
ekiten diote erresistentziari. Alferrik, ordea. Mendean hartuko du Winston ere sistemak eta halaxe helduko gara
amaiera tristera. Hantxe dago Winston taberna batean telebistari begira, berri manipulatu bat entzuten: “Gin
usainezko malko bana isuri zitzaion sudurraren alde bietatik. Baina ongi zen, ongi zen guztia, borroka
amaiturik zen. Irabazi egin zuen bere buruaren kontrako borroka. Maite zuen Anaia Nagusia”.
Aparteko iruzkina merezi du eleberriaren eranskin gisa eskaintzen zaigun Hizketa berriaren printzipioak
izeneko atalak. Zehatz-mehatz azaltzen zaigu zertan datzan arestian aipatu dugun lexikoa murriztu eta
eraldatzeko helburua eta horren nondik norakoa. Hala, banan-banan esplikatzen da zertan datzan hizketa
Literatur itzulpena hedabideetan - EIZIE
berriaren maila edo hiztegi (A, B eta C hiztegiak) bakoitza. Euskarazko bertsio osoan itzultzailearen lana sumatu
ere egiten ez badugu (eta horixe da seinalerik onena), azken atal honetan bai, sumatu egingo dugu eta onerako
gainera, lan txukuna egin baitu atal honetan, bereziki; hizketa berriko kategoria gramatikal berriak, lexikomoldaketa
berriak eta enparauak lehenengo batean ulergarri suerta daitezen.
Bada, azkenik, azken atal honetaz, ñabardura garrantzitsu bat egin beharra. Iraganean hitz egiten da
hizketa berriaz, bai eta hizketa berria finkatzeko egutegiaz ere. Pentsa dezakegu, horrenbestez, hizketa berria
ez dela jada existitzen. Eta era berean pentsa dezakegu, ziurra ez bada ere, hizketa berriaren porrotarekin
batera, helburu nagusiak ere porrot egingo duela, edo haren aurkako borrokan esperantzak baduela lekurik.
Halako zerbait iradoki nahi ote zigun Orwellek?

George Orwell, seudónimo de Eric Arthur Blair (Motihari, India, 25 de junio de 1903[1] [2] - Londres, 21 de enero de 1950), fue un escritor y periodista británico, cuya obra lleva la marca de las experiencias personales vividas por el autor en tres etapas de su vida: su posición en contra del imperialismo británico que lo llevó al compromiso como representante de las fuerzas del orden colonial en Birmania durante su juventud; a favor de la justicia social, después de haber observado y sufrido las condiciones de vida de las clases sociales de los trabajadores de Londres y París; en contra de los totalitarismos nazi y soviético, tras su participación en la Guerra Civil Española.

Orwell es uno de los ensayistas en lengua inglesa más destacados del siglo XX, y más conocido por dos novelas críticas del totalitarismo estalinista: "Rebelión en la granja", y "1984" (la cual escribió y publicó en sus últimos años de vida).

Testigo de su época, Orwell es en los años 30 y 40 cronista, crítico de literatura y novelista. De su producción variada, las dos obras que tuvieron un éxito más duradero fueron dos textos publicados después de la segunda guerra mundial: «Rebelión en la granja» y, sobre todo «1984», novela en la que crea el concepto de «Big Brother» que desde entonces pasó al lenguaje común de la crítica de las técnicas modernas de vigilancia.

El adjetivo «orwelliano» es frecuentemente utilizado en referencia al universo totalitarista imaginado por el escritor inglés.

Desio izeneko tranbia * Tennessee Williams

Williamsen antzerki-lan ezagunena da, antzokietan izan zuen arrakastagatik eta baita zinemako bertsioagatik ere, Elia Kazanek zuzendua, Marlon Brando eta Vivien Leigh-ekin. Bakarrik dagoen emakume sentibera da Blanche DuBois, zahartzearen eta etorkizunaren beldurrez iraganean eta ametsean babesten dena. Parean du bere koinatu Stanley Kowalski, gizon zakar, basati, hezigabekoa, baina aldi berean erakarpen ilun bat sortzen diona.

Thomas Lanier Williams III, más conocido por el seudónimo Tennessee Williams (n. 26 de marzo de 1911 - m. 25 de febrero de 1983), fue un destacado dramaturgo estadounidense. El nombre "Tennessee" se lo dieron sus compañeros de escuela a causa de su acento sureño y al origen de su familia.[1] En 1948 ganó el Premio Pulitzer de teatro por Un tranvía llamado Deseo, y en 1955 por La gata sobre el tejado de zinc caliente. Además de estas dos obras recibieron el premio de la Crítica Teatral de Nueva York: El zoo de cristal (1945) y La noche de la iguana (1961) . Su obra de 1952, La rosa tatuada (dedicada a su compañero, Frank Merlo), recibió el Premio Tony a la mejor obra. Los críticos del género sostienen que Williams escribía en estilo gótico sureño. Es conocido mundialmente porque muchas de sus obras han sido filmadas.

viernes, 17 de octubre de 2008

Koaderno Handia * Agota Kristof





Liburuaren lehendabiziko kapituluetako batean, Koaderno handia honen protagonistak diren anaia bikiek honela idazten dute beren koadernoan: "Sentimenduak adierazten dituzten hitzak lausoak dira oso. Hobe da horrelakoen erabilera saihestea eta gauzak, gizakiak eta norbera deskribatzera mugatzea; hau da, gertaeren azalpen hutsera".

Bi mutiko hauek zazpi bat urte dituztenean amak amonaren etxera eramaten ditu. Ordura arte ama eta haurrak hiri handian bizi ziren, baina Bigarren Mundu Gerra garaiko giroa dela eta, mutilak amona bizi den hiri txikira bidaltzea erabakitzen du amak, han seguruago egongo direlakoan.

Ordutik aurrera gerra, amona, hiri txikia eta honetako gizartea izango dira haurren bizi giroa. Bertan bi anaiek bizitzaren norabideak, zentzua eta sekretuak asmatuko dituzte. Horrela, mutiko hauek beren ikasketa prozesuari hasiera emango diote. Eta ikusi, entzun, ezagutu, aztertu, ikasi eta egiten duten guztia koaderno handi batean idatziko dute, liburuari izenburua ematen dion koaderno handian.

Euskaldunon Egunkaria, 1997-10-25

Agota Kristof Hungarian jaio zen, 1935ean. Sorterrian zegoen errepresio politikoaren ondorioz, artean neskatila zela, jaioterritik alde egin zuen 1956an. Europa zatikatzen zuen muga zeharkatuz, Suitzako frantses hiztunen kantoi batean hartu zuen babes, Neuchatel-en hain zuzen ere. Handik aurrera, errefuxiatu bizitza gogorra pairatu zuen. Dena zen arrotza lurralde hartan. Pertsonak, hizkuntza, egoera... Bost urte eman zituen erloju-fabrika batean lanean. Urtebetez frantsesa ikasteko beka bat erdietsi zuen arte. Aurrera bere bizitza erabat aldatu zen; idazten hasteko erabakia hartu zuen. Bizi izandako esperientzia mingotsetik nola errealitate gordinetik ihes egiteko terapia modura. Pixkanaka, bizi zen tokian errotuta sentitzen hasi zen. Horregatik hautatu zuen frantsesa komunikazio hizkuntza bezala. Hala ere, deserri sentsazioa nagusi da oraindik bere bihotzean. Sentsazio horrek zipriztintu ditu bere liburu guztiak. Antzerki lanak idazten hasi bazen ere, "Koaderno Handia" eleberriarekin lortu zuen ospea. Dagoeneko 30 hizkuntzatara itzulita dago, baita euskarara ere (Alberdania argitaletxea). Ondotik etorri ziren trilogia biribil bat osatu zuten beste bi lan: "Froga" eta "Hirugarren gezurra". Agota Kristofen estiloa berezia da oso; leuna baina zuzena, egiatia eta poetikoa. Erritmo biziko prosa darabil, elkarrizketez josia. Arestian esan bezala, deserriaz hitz egiten digu sarri, arrotz izatearen kondizioaz. Tristura tonu batek zeharkatzen ditu bere liburuak; baina tarteka, tristura horrek uzten dituen zirrikituetan, maisuki barneratzen ditu umorea eta ironia. Duela gutxi, Alberdania eta Elkar argitaletxeek zuzenduriko "Klasikoen bilduman", Agota Kristofen beste liburu bat kaleratu dute: "Atzo". Gozamenerako aukera aparta.

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia * Mark Haddon



Mark Haddon (Igela, 2006)

Itzultzailea: Xabier Olarra

Liburuak 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika ariketak azkar batean egiten ditu, baina pertsonen arteko harremanetan ezgauza da, ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da. Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzailearen bila hasiko da.

Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, munduaren beste ikuspegiaz ohartuko da.

Gazte zein helduentzat oso gomendagarria.

Patxi Zubizarreta


Mark Haddon (Northampton, 1962) es un escritor, ilustrador y guionista británico. Ha escrito numerosos libros para niños y un poemario.

jueves, 16 de octubre de 2008

Ixtorio hautatuak *Roald Dahl



Ixtorio hautatuak, hona hemen arrakastatsua izateko osagarri gehienak dituen liburua. Ukan ere, Roald Dahl idazle galestarraren zortzi ipuin, Luis Berrizbeitiaren hautaketa eta itzulpen lanari esker, gozatzeko era dugu Elkar argitaletxearen eskutik. Egilea orain arte ezezagun izan duenak, edo haur eta gazte literaturaren arloko lanen bidez ezagutu izan duenak ere, zortzi ixtorio hauek irakurtzean ezusteko atsegin galanta izango duelakoan nago.

Roald Dahl (Gales, 1916-Londres, 1990) irudimena landu duen idazlea dugu, liburu honetako azkena den ixtorioan, autobiografikoa ere badena bestalde, argitzen digunarekin bai. "Orain" —dio idazleak aipatu Zorioneko aukera azken ipuin horretan—, "jadanik hogeita hamar urte baino gehiago igaro direlarik, oraindik ere hortxe ari naiz lehian. Fikzioa idazteko garaian niretzat gauzarik zailena ixtorioak aurkitzea izaten da, Inoiz ez duzu jakiten noiz argituko zaizun ideia polit bat buruan, baina, alafedea, agertzen denean esku biez heltzen diozu eta tink-tinka atxikitzen duzu. Gakoa da berehala idaztea, osterantzean ahaztu egingo zaizu. Ixtorio onek ametsen antza dute. Amets bat itzarri bezain laster idazten ez baduzu, seguruenik ahaztuko zaizu eta betiko galduko da".

Edorta Jimenez


Roald Dahl