
Ixtorio hautatuak, hona hemen arrakastatsua izateko osagarri gehienak dituen liburua. Ukan ere, Roald Dahl idazle galestarraren zortzi ipuin, Luis Berrizbeitiaren hautaketa eta itzulpen lanari esker, gozatzeko era dugu Elkar argitaletxearen eskutik. Egilea orain arte ezezagun izan duenak, edo haur eta gazte literaturaren arloko lanen bidez ezagutu izan duenak ere, zortzi ixtorio hauek irakurtzean ezusteko atsegin galanta izango duelakoan nago.
Roald Dahl (Gales, 1916-Londres, 1990) irudimena landu duen idazlea dugu, liburu honetako azkena den ixtorioan, autobiografikoa ere badena bestalde, argitzen digunarekin bai. "Orain" —dio idazleak aipatu Zorioneko aukera azken ipuin horretan—, "jadanik hogeita hamar urte baino gehiago igaro direlarik, oraindik ere hortxe ari naiz lehian. Fikzioa idazteko garaian niretzat gauzarik zailena ixtorioak aurkitzea izaten da, Inoiz ez duzu jakiten noiz argituko zaizun ideia polit bat buruan, baina, alafedea, agertzen denean esku biez heltzen diozu eta tink-tinka atxikitzen duzu. Gakoa da berehala idaztea, osterantzean ahaztu egingo zaizu. Ixtorio onek ametsen antza dute. Amets bat itzarri bezain laster idazten ez baduzu, seguruenik ahaztuko zaizu eta betiko galduko da".
Edorta Jimenez
Roald Dahl
No hay comentarios:
Publicar un comentario