lunes, 10 de noviembre de 2008

Munduari itzulia 80 egunetan * Jules Verne

Jules Verne (Nantes, 1828ko otsailaren 8a - Amiens, 1905eko martxoaren 24a) idazle frantziarra zen, batez ere abenturazko eta zientzia fikziozko eleberriak idatzi zituena.

Jules Verne Nantesen jaio zen 1828ko otsailaren 8an. Bere etxetik ihes egin zuen hamaika urtekin itsasmutila izateko eta geroago marinela izatera ailegatzeko. Baina berehala bere gurasoak hartu eta aitaren etxera eraman zuten berriro, eta oso lotsatuta zegoenez egin zuenagatik, zin egin zuen ez zuela berriro bidaiatuko bere irudimenagatik ezta bere fantasiengatik.

Zin horrek 80 liburu baino gehiagotan iraun zuen, eta 1972an argitaratutako txosten batean (Paris Match aldizkariaren eskutik) UNESCOk esandakoa, bere liburuak 112 hizkuntzetan itzulita daudela esaten du. Honen ondorioz, Verne saltzaile ospetsuen zerrendaren bigarren tokian kokatzen da, beste egile baten atzean bere lanak askoz lodiagoak zirenak, egile hau Karl Marx, bere lanak 133 hizkuntzatan itzulita daude.

Nerabea bere aitarekin izan zituen etengabeko liskarrekin igaro zuen, zeina Julioren apeta esploratzailea eta literarioa barregarri iruditzen zitzaion. Gainera bere lehengusina Caroline mespretxua zela eta, Julio benetako melankolia krisialdian murgildu zen. Azkenean Parisera joan zen bizitzera non hasten da harremanak izaten garai hartako eta momentuko intelektualekin, Victor Hugo, Eugène Sue, etab. Eta Dumen babesa eta adiskidetasuna lortzen du. 1850 zuzenbideko ikasketak amaitzen ditu eta bere aitak Nantesera bueltatzea ohartzen dio. Baina Juliok ongi egiten dio aurre bere aitari esanez bera letrazko profesional batean bilakatu nahi dela.

Orduan garai horretatik eragina jasotzen du, garai hartan ospe handia zuten zientzia eta teknika, beraz garai zientifikoko literatura garatzea erabakitzen du eta mota honetako ezagutza ugari zituenez, kontakizun epiko izugarriak egiten ditu gizakiaren helburua oinarritzat hartuz, mundua agintzea eta natura eraldatzea.

Baina hau guztia baino lehen, eguneroko arropa eta janaria lortu behar zituen. Orduan dirua lortzeko (bere aitak, bidaltzen zion dirulaguntza kentzea erabaki zion harreman txarrak zirela eta) antzerkia eta operetak egitera sartu zen, hauek kalitate eta ospe irregularrekoak izan ziren, baina dudarik gabe lan neketsu eta ezegokia zen bere ikasketak burutzeko denbora asko kentzen baitzion.

1856an Honorine de Vyane ezagutu zuen, berehala ezkontzen dira, Parisen ezarri eta gero, 1857an, urte hartan burtsaren agentea izendatzen diote eta. Bere ikasketak ez ziren behar bezala joan eta horrela Vernek lagunmin baten aholkua jarraitu zuen, P. J. Hetzel izena zuen, hau argitaratzailea zen, eta Verneren Afrikako kontakizun deskribatzailea, izango zenaren Cinq semaines en ballon (1863) nobela egin zuen. Nobela honek berehalako ospea hartu zuen, horreskero Hetzel-ekin hitzarmena egin zuen eta honek trukean bermatzen zion Verne gazteari (35 urte zituen bere lehen nobela egin zuenean) urteko 20.000 libera hogei urtetara. Diru hori lortzeko Juliok urtean bi nobela (mota desberdinekoa bakoitza) idatzi behar zituen. Kontratua Hetzel-en eskutik berriztu zen eta geroago honen semearen eskutik.

Argi zegoen Verneren obraren patua, zeina denboran aurreratu eta genero berdinaren beste autoreak baino igartze argiagoa izan zuen, salbuespen bakarra H. G. Wells izan zen. Horretarako benetako autorea izan beharra zegoen bere liburuen estiloa eta garai hartan sortzen hasia zegoen artea bateratzeko: zinema

No hay comentarios: