Euskaraz ere aurki daiteke ELKARLANEAN Argitaletxean.
OLENTZERO JAIA
Hace 6 años
Bilduma honetan ageri diren kontakizunak “fantasia” hutsak, edo ia hutsak dira –nahiz eta batzuetan erakutsi morala egon; baina kontakizunak hain dira indartsuak, non erakutsiaren eranskinak ez baitie ia eragiten–. Aspaldiko kontuak kontatzen zaizkigu, baina modernoak dira iaz argitaratuak izan balira bezala. Esan izan da, Hawthorne eta Poe konparatuz, Hawthorneren ipuinak ametsak direla, eta Poerenak amesgaiztoak. Ez da horrela guztiz: Hawthornerenak ere amesgaiztoak dira. Baina Hawthorneren pertsonaiak, Poerenak ez bezala, “herriko” jende “xume”, “zintzoa” dira: haurtxoak, amak, amonak, nekazariak, errementariak, apaizak, mundurik ikaragarrienak sortzeko gai direnak; bereziki, elkartzen direnean, gizabanako izatetik masa izatera igarotzen direnean; katarsiak edo histeria kolektiboak jotzen dituenean; gezurrik handienak sinetsirik, denak bat eginda, astakeria lazgarrienak egiteko gai direnean.
Hemen aurkituko dituzu gogoko ditudan zenbait liburu.
Literaturan ere gustua subjektiboa denez gero, bakoitzak bere iritzia izango du.
Nire ustez, hemen agertzen diren idazleak handiak dira, berdin zait nongotarrak edo ze garaikoak diren, benetako literatura sortu dutela baizik.
Are gehiago, liburu hauek irakurketa benetako plazerra bihurtzen dute.